Fernandez de Pierola etxeko Bujanda anaiekin gauza asko ikasi zituzten eguenean Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko martxoaren 20a

Egunean 400 cl ardo edatea osasungarria dela esan zien, datuak eskuan, Luis Bujanda medikuak.

Fernandez de Pierola upategiko Bujanda anaiekin gustura egon ziren eguenean 25 bat lagun. Espaloian egin zuten ardo-dastatzea, eta ardoa edateko gomendio egin zuen Donostiako Ospitaleko sendagile Luis Bujandak. Gizonei, egunean, lau basoerdi edateko esan zien, eta emakumeei, 2-3 basoerdi. Konprobatuta ei dago neurrian edaten dutenak luzeago bizi direla.

Dozena erdi ardo

Sendagilearen aholkuen ondotik etorri zen Pierola upategiaren ardo dastatzea. Merkatuan dituzten zuriak, merkaturatzekotan diren berriak, betiko Pierola... dozena erdi ardo eman zituzten probatzera. Pozik irten ziren ekitalditik parte hartzaileak. Ardo ederrak dastatzeaz gain opari emandako botila ardo bada eraman zuten etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak