Oxel Erostarbe: "Jaiak ondo joan dira"

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko uzt. 9a, 17:41
Ferixa egunean lehenengo aldiz ipinitako lanabes zaharren erakusketak harrera ona izan du.

"Eguenean herri giroa nagusitu zen. Barikuan euren eguna izan zuten umeek eta erretiratuek, eta gaztetxean gauza asko antolatu zituzten. Herri egunean ia 600 lagun egon ginen bazkaltzen eta domekan argi geratu zen  Elgetako feriak bere lekua duela. 17 idi buru izan ditugu aurten eta kanpotik ere jendea etorri da. Jaiak ondo joan dira. Ibili den jende kopurua eta egon den giroa iazko antzerakoak izan dira". Oxel Erostarbe alkateak jaiak amaitutakoan egindako lehen balorazioa da.

Lanabes zaharrak ikusgai

Pili Arin elgetarra ere pozik agertzen zen ferixan. "Tresneria zaharra ekarri du aurten eta arrakasta handia izan du. Gauza asko ikasi ditut. Erakutsi ere bai".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak