Domekan izango da Elgetan Ferixa Nagusixa. Gaurtik hasita, baina, festa giroa izango da nagusi herrian. Urtero legez eta ohiturari jarraituz, mozorrotuta hasiko dituzte jaiak. Berezia izango da gaur gaua Elgetan, herria estadio olinpiko erraldoia bihurtuko da-eta. Zapatuan ez du hutsik egingo dagoeneko klasikoa den asto lasterketak. Domekan, abere eta baserriko produktuen erakusketak eta makineria eta burdindegi azoka izango dira jaun eta jabe.