Ferixa Nagusiko jaiak eguenean hasiko dira

Maider Arregi 2007ko eka. 26a, 20:46
Elgetako jaiak ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean ospatuko dira. Hona hemen jaien egitaraua:

Ekainak 28, eguena

  • 16:00 Umeentzako puzgarriak kirol kantxan
  • 20:00 Kanpai hotsa eta etxafuegoak jaiei hasiera emateko. Mozorro jaitsiera Salbador kaleko goialdetik Elgetako trikitixa eskolakoekin. Plazara iritsitakoan alkate txikiari emango zaie agintea eta ondoren trikitixa eskolakoek jarraituko dute jotzen.
  • 21:30 Afari herrikoia plazan
  • 11:00 Orots taldearekin erromeria
  • 00:00 Larrain dantza urteroko ohitura onari jarraituz
  • 00:15 Erromeriak jarraituko du Orots taldearekin

Ekainak 29, barikua

  • 11:00 Umentzako puzgarriak kirol kantxan
  • 12:00 Meza Nagusia, iazko jaietatik hil diren jubilatuen alde
  • 13:00 Herri kirolak Betagarriren eskutik: aizkoran, harri jasotzen, ingudia altxatzen, fardoak...
  • 14:00 Jubilatuentzako bazkaria Espaloian. Bazkal ostean dantzarako aukera egongo da Peli Arantzabal soinu jolearekin
  • 17:00 Umeentzako "play back" lehiaketa
  • 18:30 Buruhandiak
  • 19:00 Zezenak
  • 20:00-21:30 Erromeria Basajaun taldearekin
  • 23:00 Erromeria Basajaun taldearekin
  • 00:00 Kontzertua Gaztetxe ondoko lautadan
  • 04:30 Triki-poteoa gaztetxekoekin

Ekainak 30, zapatua

  • 11:00 Esna deia Tolosako dultzaineroekin.
  • 12:00 Umeentzako jokoak Salbador kalian
  • 13:00 Asto karrera, Elgetako VII. Saria
  • 14:30 Paella jana: nagusiak 2,5 euro eta umeak 1 euro
  • 17:00 Guztiondako jokoak plazan
  • 17:00-20:00 Sugarri txaranga
  • 18:00 Buruhandiak
  • 19:00 Zezenak
  • 20:00-21:30 Erromeria Lajaren taldearekin
  • 23:00 Erromeria Lajaren taldearekin
  • 00:00 Bolo txapelketa
  • 00:00 Gaztetxeko kontzertuak

Uztailak 1, domeka

  • 09:00 Feria Nagusia zabalduko da: ganadu erakusketa, makinaria eta burdindegi azoka: Erakusketa eta salmenta: loreak, barazkiak, gaztak, fruta, txakolina, eztia, landareak, eskulangintza... Elgetako trikitilariak alaituko dituzte kaleak goizean zehar.
  • 11:45 4 1/2ko buruz buruko pilota txapelketako finalak.
  • 19:30 Mexiko Lindo ikuskizuna kaleetan: Mariatxiak eta dantzariak.
  • 21:00 Sardinajana

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak