Gabonetako oporren ostean emango diote aurten hasiera familiarendako zinema proiekzioei. Maala Guraso Elkarteak Espaloia Kafe Antzokiarekin elkarlanean antolatzen duen ekintza da.
Doraemon
Lehenengo proiekzioa domekan, hilak 11, izango da Espaloian. 'Doraemon' filma emango dute 17:30ean hasita. Sarrera bi euro da, Goibeko elkarteko bazkideendako euro bat. Hurrengo domeketan emango diren filmen zerrenda datorren astean emango du ezagutzeko guraso elkarteak.