Ezker abertzaleak elgetarren iritzia jaso nahi du

Irati Agirreazaldegi 2007ko otsailaren 12a

Ezker abertzalea hasi da maiatzeko udal hauteskundeetara begira, eta euren egitasmoa azaldu zuten barikuan.

Azken 30 urteetan Elgetako Udalean ordezkaritza izan dute, "batzuetan, batzordeak kudeatzen; bestetan, eskuinekoen egitasmoei aurre eginez", esan dute.

Galdeketa orria

Ezker abertzalearen helburua herritarren parte-hartzea bultzatzea da. Beraz, galdeketa orri bat banatuko dute, elgetarren iritzia jaso eta "programa eragingarria" osatzeko; "etorkizuneko Elgeta eraikitzen denok partaide izan gaitezen", diote.

Alderdi guztien beharra

"Herri bat behar bezala aurrera eramateko, alderdi guztien lana beharrezkoa da", esan zuten agerraldian. "Orain dela lau urte, EAJk ez zuen borondaterik erakutsi udaletxean Elgeta Auzolanianen ordezkaritza egoteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak