Sustatu eta La Personnalite daude Euskovision ekitaldiaren atzean. Maiatzaren 29an da hitzordua, zapatua. 21:00etatik aurrera elkartuko dira Eurovision jaialdia jarraitu eta iruzkinak egiteko, jai giroan. Bi pantaila izango dira Espaloian: batean Eurovision emango dute; bestean zuzeneko iruzkinak erakutsiko dira.
Dena dela, Elgetara etorri ezin dutenek ere jarraitu eta parte hartu ahal izango dute Euskovisionen. Coveritlive eta Twitter erabiliko dituzte iruzkinak egiteko, eta bien emaitza konbinatua ikusiko da Sustatu.com-en bertan.
Elkarrizketa Luistxo Fernandezi
Arrasate Irratian elkarrizketa egin zioten atzo Luistxo Fernandez Sustatu.com-eko editoreari. Ekitaldiaren gaineko xehetasunak eman zituen Fernandezek: