Mozorroak gertatzeko ereduak aurkeztu dituzte, eta zikloka antolatuta eskolako umeak hasi dira inauteriak prestatzen. Haur hezkuntzakoak sorginez mozorrotuko dira; lehen ziklokoak Amalur eta Tartalo izango dira; bigarren ziklokoak Galtzagorri eta ilargia; eta hirugarren ziklokoak lamiak eta basajaunak.
Otsailaren 12an, barikua
Urtero legez desfilea eta dantza saioa egingo dituzte eskolako umeek. Eguraldiak laguntzen badu Herriko plazan izango da ikuskizuna. Orain, mozorroak eta dantza saioak lantzeko garaia da.