Aurreko zapatuan Mallabian jokatutako lehenengo tiraldian 65 bolari inguru elkartu ziren eta kopuru antzerakoa espero dute biharko Elgetan. Antolatzaile lanetan diharduen Sebastian Arantzabalek esan du bost bat elgetar arituko direla tiraldi horretan. Saioa 17:00etan hasiko da eta izenematearen prezioa bost euro da. Euskadiko txapelketa lau jardunalditan jokatuko da, azkena Azkoitian izango da azaroaren 13an.