Egunotan, azken ukituak ematen egon dira langileak, eta etzi, domeka, inauguratuko dute dena. Ekitaldia Espaloian hasiko da, 12:00etan; handik autobusez Asentziora joango dira, eta ibilbidea egiteko aukera izango da. Handik aurrera, zabalik geratuko da bidea.
Oxel Erostarbe alkateak honakoa dio: "Ekimen honetan lagundu duten guztiak gogoratuko ditugu: herritarrak, askok parte hartu dutelako lubakiak berreskuratzen eta materiala ekartzen; eta erakundeak, 450.000 euro kostatu delako proiektua, eta Jaurlaritzaren, Diputazioaren… laguntzarik gabe ezin izango genukeelako proiektua aurrera eraman".
Erakutsi beharra
Edurne Alberdi Turismo zinegotziak honakoa dio: "Elgetarrek eta debagoiendarrek badakite Elgetan zelako une latzak pasa ziren gerra garaian eta ostean, eta derrigorrezkoa zen erakustea jendeari hemen, Alemanian, Polonian, Vietnamen… bezala, sarraskiak egin zirela zirela".