Etxeko konponketak egiteko 40 orduko ikastaroa prestatu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urt. 16a, 21:40
Udalak etxeko konponketa txikia egiten ikasteko 40 orduko ikastaroa antolatu du. 25 urtetik gorako elgetarrei zuzendutako ekimena da, martitzen eta eguenetan egingo dena. Prezioa 40 euro da eta hilaren 24tik aurrera eman daiteke izena udaletxean.

EDUKIAK

 1. Gela batean telefono-hartune berri bat eranstea
2. Elektrizitatearekin lotutako oinarrizko lanak
3. Igeltserotzako oinarrizko lanak
4. Zulagailu eta soldagailuaren erabilera
5. Etxetresna elektrikoetako matxura txikiak konpontzea
6. Ateak eta leihoak jartzea
7. Iturgintzarekin lotutako lan errazak
8. Hezetasuna gainditzeko irtenbideak
9. Gortina-barrak instalatzea
10. Fokuak eta lanparak jartzea
 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak