Barikuan izan zen ETBko postdata saioko ekipoa Espaloia Kafe Antzokian. 'Trukian bai' egitasmoak ekarri zituen Elgetara. Bihar, eguaztena, botako dute grabatutakoa.
Txantxa moduan hasi zen eta uste baino bide luzeagoa egin du 'Trukian bai' egitasmoak. Uneotan baserriko ispilu handi bat dute trukatzeko eta dagoeneko badago interesa agertu duenik. Webgunea ere badute: www.goiena.net/blogak/truk
Postdata saioan, bihar
Bariku goiz osoa eman zuen posdata saioko ekipoak Espaloian. 'Trukian bai' egitasmoko bultzatzaileekin eta truke jokoan parte hartu duten zenbait lagunekin izan ziren berriketan. Grabatutakoa bihar, eguaztena, emango dute eguerdiko albisteagiaren ostean eta iluntzean.