Espaloitik pasatuko dira hilabete hauetan Xabier Lete, Gari, Iker Galartza, Joseba Usabiaga, Carlos Lozano eta Belinda Washington. Akaso ez da hain ezaguna, baina Elgetan izango dira halaber, Luthea Salom taldea. Grammy saria irabazi zuen 2001ean Out Of Without diskoarekin eta rock eta jazz doinuak egiten ditu. Jazz doinuak ekarriko ditu, baita ere, Zimbaweko Mokoonba taldeak.
Herritar baten erakusketa
Bi erakusketa hartuko ditu kafe antzokiak hemendik eta urte amaierara bitartean. Abendukoa Manolo Montiel elgetarrarena izango da. Gipuzkoa osoan zehar ibili da arraza ezberdinetako txakurrei argazkiak ateratzen. Egindako lana erakutsiko du kafe antzokian Ezagutu Gipuzkoa: txakurrak herriz herri izeneko argazki erakusketaren bitartez.
Zinekluba eguaztenero
Aste barruan, berriz, eguaztenero zineklub saioekin jarraituko dute kafe antzokian. Saio horiek ez dute udan etenik izan eta abendura bitartean 13 fimekin osatutako programa kaleratu du Espaloiak.