Inauteriak direla-eta hasi dira Elgetako herri eskolan motorrak berotzen. Aurten, gaia 'munduko musikak' izango da. Zikloz ziklo hemen aukeratu dituzte mozorroak.
Haur Hezkuntza:
mexikarrak. 'La cucaracha' kantua aukeratu dute.
1. Zikloa:errusiarrak. 'Kattalin' kantua aukeratu dute.
2. Zikloa:brasildarrak. Carlinhos Brown abeslariaren batukada egingo dute.
3. Zikloa:eskoziarrak. Musika zeltiarra egingo dute.