"Nahikoa da familia batek neurririk ez hartzea gainerako guztien ahalegina alperrikakoa izateko", adierazi du asteon eskolako zuzendari Emma Igartuak. Eskolan zorrien bisita izatea ez da aparteko kontua, ez Elgetan ez inguruko gainerako eskoletan. Baina zentroko zuzendaritzak ezinbestekotzat jotzen du familia guztiak arazoarekin jabetzea lehenbailehen konponbidea emateko. "Behin baino gehiagotan bidali ditugu idatzizko oharrak umeekin. Ez da nahikoa, antza eta argazkiak ipini ditugu eskolako atean".