Eskolako umeek barikuan egingo dute Korrika Txikia

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko api. 1a, 19:10
Elgetako Korrika Txikia 15:00etan abiatuko da eskolatik eta Herriko plazan amaituko da.

AEK-k bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa ez da aurten Elgetatik pasako, baina Eskolaren ekimenez gaztetxoek Korrika Txikia egingo dute barikuan, hilak 4.

     Eskolako umeak 15:00etan abiatuko dira Elgetako kaleetan barrena lasterka. Maala Guraso elkarteko kideek ere bat egin dute ekimenarekin eta eurak ere Korrika Txikian parte hartzera animatu dira. Korrika egiteaz gain lasterketaren buruan eramango duten pankarta egiteko konpromisoa ere hartu dute.

     Gonbitea, gainera, guraso eta heldu guztiei luzatu dute Eskolatik. Korrika Txikia Herriko plazan amaituko da bertan egingo den ekitaldi txiki batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak