Entseatzen entzun ditugu aurreko egunotan eta gaur irtengo dira kalera Santa Agedako koplak eta kantuak abestera. Gaur arratsalderako baserritar jantziak prestatzeko oharra bidali zuten eskolatik etxera, eta goizeko lehen orduan ikusi ditugu zenbait ume txapela buruan.
Arratsaldean, 15.00ak aldera irtengo dira kalera egunotan ikasitakoa jendaurrean erakustera. Eguraldi onarekin herriko kaleetan barrena sei saio egiteko asmoa dute; Uruburun, San Roken, Lasaon, Salbador kalean, Torrealdean eta Herriko plazan. Eguraldi txarrarekin udaletxeko arkupean eta eskolan abestuko dute.