Eskola Kirolean izena emateko aukera dago herri eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko irailaren 16a

Herri Eskolaren bitartez bideratuko dira Eskola Kirola saioetarako izenemateak.

Eskolaren bitartez bideratuko da aurten Eskola Kirola saioetan izena emateko aukera. Ikasturtearen hasierarekin batera abiatuko dira saio horiek. Eskola Kirola programaren bitartez Elgetako neska-mutikoek hainbat kirol modalitate ezberdin praktikatzeko aukera izango dute. Programa honetan izena ematen dutenek norgehiagokak jokatuko dituzte Bergarako eta Antzuolako Eskola kirola taldeen aurka zapatu goizetan. Gainera, kirol saioak egingo dituzte astean herrian bertan entrenamendu moduan.
Eskola kirolak gero eta ume gehiago hartzen ditu. Kirola praktikatzea eta talde lanean jardutea ekartzen du, biak ere oso interesgarriak eskolako umeendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak