Goiz iluntzen du neguan eta hori arazo izaten da guraso askorendako. Aurtengoan ere udal pilotalekua izan daiteke aukera aproposa. Hala, kiroletako udal batzordeak herritarrei arratsaldez pilotalekuko argiak pizteko aukera ematea erabaki zuen azaroaren 31n egindako saioan. Argiak pizteko eskaera Bolatoki tabernan egin beharko da eta ordutegi jakin baten barruan.
Ordutegia
Astelehenetik barikura bitartean 16:30etatik 18:00etara. Zapatutan 16:00etatik 19:30etara eta domeka eta jai egunetan 17:00etatik 18:30etara. Neguko ordutegia indarrean dagoen bitartean eskainiko du Udalak zerbitzu hori. Besteak beste neguan umeek non jolastu izan dezaten hartu du erabakia aurten ere kiroletako udal batzordeak.