Irisgarritasunarekin lotutako asmoak ditu Udalak. Asentzion, esaterako, eserleku berriak ipiniko dituztela aurreratu du Oxel Erostarbe alkateak. Irisgarritasun plana eguneratzeko proiektua ere badute.
Asentzion eserleku berriak ipiniko dituztela aurreratu du Oxel Erostarbe alkateak. “Laster izango da hori”, adierazi du. Egungo eserlekuak zahartuta eta hondatuta daude. Eserleku berriak ipintzea 4.899,84 euroko aurrekontua du. Udal irisgarritasun plana eguneratzeko asmoa ere badutela jakinarazi du. “2002. urtean egindako planarekin ari gara eta eguneratzeko beharra dauka", adierazi du Erostarbek. Eusko Jaurlaritzari dirulaguntza eskatu dio Elgetako Udalak eta erantzunaren zain daude. Plan hori eguneratzeak 20.300 euro suposatuko ditu.