ESAITen mendi martxa abuztuaren 4an iritsiko da Elgetara

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko uzt. 22a, 13:59
Egun osoko jaia antolatu dute; herri bazkarian 200 bat lagun elkartzea aurreikusten dute antolatzaileek.

ESAITen mendi martxa Elgetatik igaroko da aurten, eta egun osoko jaia antolatu dute. Besteak beste, Euskal Herriko trontza txapelketako kanporaketa bat jokatuko da herrian, eta betizu bat erreko dute herri bazkaria egiteko. “Txartelak laster ipiniko ditugu salgai 15 euroko”, adierazi du Elgetako koordinatzaile Sebas Arantzabalek.

      Zeharkaldia bederatzi egunekoa da, baina osorik egiterik ez duenak jakin behar du etapak banaka egiteko aukera ere badagoela. "Gu jakinaren gainean jarrita nahikoa da", adierazi du Txiki Farelo mendi martxako koordinatzaileak. "Zenbatu egiten ditugu parte-hartzaileak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak