Udalak antolatuta erretiratuek dantzaldia egingo dute zapatuan, hilak 16, Espaloia Kafe Antzokian. Elorrioko Arantza eta Pantxo taldeak girotuko du dantzaldia 17:00etan hasita. Bi orduz rantxera, tango, kunbia eta milonga doinuak izango dira nagusi antzokian. Dantzan egiteko aukera emango du Elorrioko taldeak, baina emanaldia lasaitasunez entzutekoa ere izango da.
"Udalak urtean ekitaldi bakarra egiten du erretiratuekin, jaietako bazkaria", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Gura genuke herriko erretiratuek aisi eskaintza zabalagoa eskaintzea eta zapatuko dantzaldia lehenengo saiakera bat da".
Elgetako erretiratuek dantzaldirako gonbidapen pertsonalizatua jaso dute etxean. "Lehenengo esperientzia horrek duen harreraren arabera erabakiko dugu ekimenari jarraipena eman edo ez".