Erretiratuen zuzendaritza batzordean bi kide berri sartuko dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 26a, 18:56

Zazpi lagunek osatzen dute Erretiratuen elkarteko zuzendaritza batzordea. Urteko batzar orokorra egingo dute gaur, martxoak 27, eta beste kontu batzuen artean bi kide berrituko dituzte.

Joaquin Gastesik eta Mertxe Elorriagak laga egingo dute Erretiratuen elkarteko zuzendaritza batzordea. Ordezkoak Manu Sarasua eta Begoña Ardantza izango dira. Gaur, hilak 27, egingo duten urteko batzar orokorrean onartuko dute aldaketa.

     Elgetako erretiratuek, gainera, beste hainbat gai izango dituzte aztergai. Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako gai zerrendan diru kontuak, egoitzaren gainean Udalak eta Ozkarbi elkarteak duten akordioa, eta elkartearen izen aldaketa nabarmentzen dira.
     Orain arte Zaharren biltokia izenarekin deitua izan dena Xalbadorpe Erretiratuen Elkartea deitzea proposatuko dute batzarrean. "Egungo deitura ez zaigu gustatzen", adierazi du Zezilio Totorikaguena presidenteak. "Ez zaigu egokia iruditzen. Lau izenekin bueltaka ibili ostean Xalbadorpe Erretiratuen Elkartea izenak harrera ona izan du zuzendaritzan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak