Erretiratuen elkarteko zuzendaritza batzordeak izen aldaketa proposatzen du elkartearendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko martxoaren 18a

Urteko batzar orokorra deitu dute hilaren 27an. Elkarteari Xalbadorpe izena ipintzeko proposamena egin dute zuzendaritza batzordetik.

Elgetako erretiratuak urteko batzar orokorra prestatzen dihardute egunotan. Hilaren 27an, barikua, egingo dute Ozkarbi elkartean 17:00etan hasita. Aurreko urteko akta irakurri eta onartzeaz gain 2008ko diru kontuak eta 2009ko aurrekontua ere aztergai izango dituzte.

Izen berria elkarteari

Zuzendaritza batzordeak, bestalde, elkartearen izen aldaketa ere proposatzen du aurten.  Orain arte Zaharren biltokia izenarekin deitua izan dena Xalbadorpe Erretiratuen Elkartea deitzea proposatuko dute batzarrean.
     Horretaz gain, zuzendaritza batzorderako bi kide berri aukeratuko dituzte eta Udalaren zein Ozkarbi Elkartearen arteko akordioaren berri emango dute. Zuzendaritzatik batzarrera etortzeko deia egin dute. Amaieran pintxoak egongo direla jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak