Erretiratuek urteko batzarra egingo dute hilaren 18an, eguena

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 11a, 14:39
Urteko balantze ekonomikoa, Ozkarbi elkartean egitekoak diren irisgarritasun lanak, eta zuzendaritza batzordeko kide berrien izendapena izango dituzte hizpide.

Xalbadorpe erretiratuen elkarteko kideak urteko batzar orokorrean parte hartzera deituak dira. Eguenean, hilak 18, egingo dute. Bertan, besteak beste, urteko balantze ekonomikoa aurkeztuko dute, eta elkartean egitekoak diren irisgarritasun lanen gaineko azalpenak emango dituzte. Udala, Ozkarbi eta erretiratuen elkartea akordio batera iritsi dira, besteak beste elkartearen beheko solairuan komunak egiteko. Lan horiek 28.000 euroko aurrekontua dute.

Zuzendaritzan kide gehiago

Zazpi lagunek osatzen dute uneotan zuzendaritzako taldea. Gauzak ondo bidean egueneko batzarrean beste bi lagun sartuko dira zuzendaritzan. "Lanak hobeto banatzeko aukera emango digu horrek", adierazi du Zezilio Totorikaguena presidenteak.
Zuzendaritzak bazkide guztiak deitu ditu batzarrean parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak