Kontu asko dituzte eztabaidatzeko Elgetako erretiratuek. Urteko balantze ekonomikoa aztertu eta juntako kideak ordezkatzeaz gain, erretiratuak negoziazioetan dabiltza Udalarekin eta Ozkarbi Elkartearekin. Besteak beste irisgarritasunarekin loturiko zenbait egokitzapen egitea aztertzen ari dira alde guztiak.
Podologoa hilaren 24an
Batzar orokorraren bezperan, hilaren 24an, podologoak kontsulta zabalduko du Elgetan. 15:00etan hasiko da. Interesatuek, ohikoa den moduan, Nati Arrietari deitu behar diote txanda hartzeko 943-76 80 77 telefono zenbakira.