Erretiratuek festa eguna egingo dute eguenean Arraten

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko uzt. 12a, 20:34
EuskoTren eta BizkaiBus txartelak tramitatzeko epea ere domekan, hilak 15, amaituko da.

Elgetako erretiratuak eguenean, hilaren 19an, Arraten egingo den festa egunera gonbidatuta daude. Debabarrenako Erretiratuen Elkarteak antolatzen du urtero festa eguna. Izenematea domekara arte, hilak 15, dago zabalik. Interesatuek Pedro Mari Uberarengana jo behar dute.
Elgetako elkartetik jakinarazi dute bidaia doan izango dela bazkideendako. Egun pasa denez, bazkaria non egin bakoitzak erabaki behar du. Nahi izanez gero, bazkaria norberak eraman dezake. Jatetxean bazkaldu nahiago dutenek Krabelin jatetxean izango dute horretarako aukera.


Garraio txartelak
EuskoTren eta BizkaiBus enpresen garraio txartelak atera nahi dutenek, berriz, domekara arte izango dute zabalik txartelok tramitatzeko aukera. Kasu honetan ere Pedro Mari Uberak hartu du lan hori egiteko ardura. Txartel bakoitza tramitatzek honakoak eskatzen dituzte: nortasun agiriaren kopia konpultsatua, argazki bat eta hiru euro.

Bazkide egitea, 8 euro
Elgetako erretiratuen elkarteak, bestalde, zabalik dauka bazkide berriak egiteko kanpaina. Elkarteko bazkide egitea zortzi euro da urteko. Joaquin Gastesi arduratzen da gai honetaz eta zortzi euroekin batera nortasun agiriaren kopia eraman behar zaio.

Martxa neurtua, urrian
Urrirako ere badute hitzordua Elgetako erretiratuek. Gipuzkoako Erretiratuen Elkarteak antolatuta zortzi kilometroko martxa neurtuan parte hartzeko deia jaso dute. Martxa hori Azkoitian egingo da urriaren 6an. Itxita dago dagoeneko izena emateko epea. Laster hasiko dira entrenatzen martxa neurtu horretan izena eman duten Elgetako erretiratuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak