Erretiratuek asteon dute Bizkaibus txartela berritzeko aukera

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko irailaren 16a

Zapatura arte, hilaren 20ra arte, jasoko ditu eskaerak Pedro Mari Uberak.

Elgetako erretiratuen elkartetik jakinarazi dute Bizkaibus-erako txartela atera nahi dutenek aukera dutela hilaren 20ra arte. Interesatuek hilaren 15etik 20rako epea dute txartela eskatzeko edo berritzeko.
    Pedro Mari Ubera arduratuko da aurten Bizkaibus-eko txartelak berritzeaz. Interesatuek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute esandako epearen barruan: Bizkaibus-eko txartel zaharra (edukiz gero), nortasun agiria eta argazki bat. Txartela egitea edo berritzea hiru euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak