Aurreko astean, hilaren 12an, egun pasa egin zuten Elgetako erretiratuek Bizkaia aldean. Talde polita elkartu zen, 50 bat lagun eta giro ederrarekin ibili ziren.
Portugaleten egin zuten lehenengo geldialdia. Bertan hainbat monumentu ikusi eta Bakion bazkaldu zuten. Bermeon egin zuten arratsalde pasa.