Erretiratuak informatika ikastaroa egiten ari dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko maiatzaren 6a

Elgetako lau erretiratuk dihardute Udalak antolatutako oinarrizko informatika ikastaroan parte hartzen. Apirilaren 28an hasi ziren Nerea Billaren eskutik lehenengo nozioak ikasten.

Bi orduko bost saio egingo dituzte maiatzaren 7ra bitartean. Hortik aurrera, Word ikastaroa egingo dute. Bigarren ikastaro horretarako sei erretiratuk eman dute izena. Maiatzaren 12tik ekainaren 2ra arte luzatuko da ikastaroa. Teknologia berrietan trebatzen ari dira erretiratuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak