Erretiratu taldea Gaztelun izan zen arratsalde pasa

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ekainaren 3a

Udaberriko eguraldi ona aprobetxatuz Abadiñoko Gaztelu auzoan egin zuen arratsalde pasa argazkiko erretiratu taldeak.

Xalbadorpe elkarteak deituta ibilaldi polita egin zuten elkarrekin Abadiñoko paraje eder horretan. Elkarteko kideek jakinarazi digutenez itzuleran afari-merienda egin zuten Ozkarbi elkartean. Sarritan egiten dituzte horrelako txangoak. Ziur asko laster antolatuko dute hurrengoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak