Erdiguneko etxebizitza hutsak okupatzea, gutxieneko baldintza batzuk betetzen dituzten garajeetan eta ganbaretan etxebizitzak egitea, eta gaur egungo eraikinetan etxebizitza gehiago egiteko aukera ematea dira, besteak beste Udalak aurkeztutako errehabilitazio plan berriaren zenbait ardatz.
Abenduaren 16ra bitartean, plana erakusketa publikoan egongo da; herritarrek dokumentua aztertu eta proposamenak egiteko aukera dute.
Ikusgai udaletxean
Udal gobernuak otsaileko osoko bilkuran eman nahi dio hasierako onarpena hiriguneko errehabilitazio plan berriari. Alegazioak aurkezteko epea etorriko da martxoan, eta kalkulatzen dute alegazio horiek aztertu ondoren uztailean izango direla behin-betiko onarpena emateko moduan. Dokumentua ikusi eta aztertzeko interesatu dutenek udaletxean aurkituko dute bere osotasunean. Bestalde, laburpen bat ipini dute ikusgai www.elgeta.org webgunean.