Ez dute adierazi zein ordutan iritsiko diren, baina konfirmatuta dago, aurten Errege kabalgata egongo da Elgetan. Hiru errege magoak laguntzaile eta guzti etorriko dira Elgetara. Jakin dugunez, zaldi gainean egingo dute Elgetarako bidea. Udaletxean hiru magoen etorrera prestatzen ari dira.