Hilaren 16an amaitu zen proposamena aztertu eta alegazioak aurkezteko epea. Udalak, 16 jaso ditu guztira. Orain, alegazio horiek aztertu eta helburu zein irizpideen onarpena udal osoko bilkurara eramatea dira hurrengo urratsak. Udalaren asmoa da planeamendu berriaren hasierako onarpena otsailean egitea. Ondoren, berriz jendaurrean ipintzea, eta alegazioak aurkezteko 20 eguneko epe berria zabaltzea.