Erdi mailako teknikaria kontratatzeko deialdia

Maider Arregi 2010eko uztailaren 21a

'Elgeta Danon Artian' foroaren dinamizatzailea kontratatzeko deialdia dago. Interesa duenak uztailaren 27ko 13:00ak dauka azken eguna eskaera aurkezteko.

Kontratuaren iraupena: 8 hilabete (jardunaldi erdira).

Egitekoak: Parte hartzea bultzatu, Herritarrek eta herriko elkarteek
gai konkretuetan gainean duten iritzia jaso.


Bete beharrekoak:
-Diplomatura edo Ingeniaritza.
-Arrasateko enplegu bulegoan langabezian altan izatea.
-Euskaraz idatzi eta ahoz egitea.

Baloratu beharreko baldintzak:
Elgetan erroldatuta izatea, preferentea.
Debagoienan erroldatuta izatea.
Esperientzia.
Elgeta ezagutzea.

Eskaera orria: red trabaja, langai.

Epea

: uztailak 27, eguerdiko 1etan.

Informazio gehiago: Tel. 943768022

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak