Eraso sexistak salatzeko bilkura deitu du Udalak martitzenerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko aza. 20a, 19:59
Udalak bat egin du Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunarekin.

Hilaren 25a, martitzena, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izanik, Udalak kontzentrazioa deitu du 12:00etan herriko plazan. 'Emakumeen kontrako indarkeriarik ez' lelopean egingo da bilkura eta biharamunean, hilak 26, gaiarekin lotutako 'Te doy mis ojos' filma emango dute Espaloian 21:30ean. Mª Asun Ramos hizlaria egongo da bertan gaiarekin lotutako hitzalditxoa egiteko.

Sinadurak batzea

Udalak, bestalde, bat egin du Emakundek martxan ipini duen 'Gizonduz' planarekin. Abenduaren 14ra arte euskal gizonen eskutitza sinatzeko aukera egongo da udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak