'Emakumeen kontrako indarkeriarik ez' lelopean egingo da bilkura hori eta biharamunean, hilak 25, gaiarekin lotutako 'Te doy mis ojos' filma emango dute Espaloiko zineklubean 21:30ean hasita. Maria Asun Ramos hizlaria egongo da bertan.
Udalak, bestalde, bat egin du Emakundek martxan ipni duen 'Gizonduz' planarekin. Abenduaren 14ra arte euskal gizonen eskutitza sinatzeko aukera egongo da udaletxean.