Eraikin zaharrak berritu eta lokaletan etxebizitzak egin nahi ditu udalak

Julen Iriondo 2009ko urr. 29a, 15:00
Elgetan, herriaren antolamendurako irizpideak zehazten dituen Birgaitze plan berezian aldaketak egin gura ditu Udalak, eta zirriborro bat prest du dagoeneko. Plana egokitzearen helburuetako bat da herriaren erdiguneko eraikin zaharkituak berritzeko baldintzak malgutzea. Aurkeztu diete planaren zirriborroa herritarrei.

Herriaren erdigunean ze obra egin daitezkeen zehazten duen plana da Birgaitze plan berezia. Udalak iritzi dio Elgetakoa zaharkituta geratu dela, eta aldatzekotan da.

Udalaren aginduz Hirigintza eta Arkitektura zerbitzuak ematen dituen Toledo taldeak prestatu du zirriborroa, eta herritarrei aurkeztu diote. Udalaren nahia da, batetik, dagoeneko eraikita dagoena etxebizitza berrietarako egokitzea. Hau da, etxe berri gehiago egin aurretik baxuetan hutsik dauden lokaletan etxebizitzak egitea.

Lokaletan ez ezik, zaharkituta dauden etxeetan ere egin gura dituzte etxebizitza berriak, Ostatun eta Panaderokuan adibidez, eta hori errazteko baldintzak malgutzea da asmoa.

Etxeon jabeekin kontaktuan dago udala, eta jabeek begi onez ikusten dute ekimena. Plan berriarekin beste ekipamendu batzuk ere hobetu ahal izango dira, adibidez arkuaren atzealdean aparkalekua egin. Plana ezagututa helegiteak jartzeko aukera izango dute orain herritarrek. Udaleko arduradunek espero dute otsaila inguruan onartzea behin-betiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak