Elgetako udal liburutegiko erabiltzaileek txartel berria jaso behar dute lehenbailehen. Zaharrak ez du balio liburutegia informatizatu egin baitute. Txartel berriak Maria Elena Eztenaga liburuzainak egingo ditu eta udal liburutegian bertan jaso behar dira.
Liburuzainak, baina, nortasun agiriaren zenbakia behar du. Horregatik erabiltzaileei liburutegitik lehenbailehen pasatzeko eskaera egin die Eztenagak. Txartel berria hori beste herrietan ere erabili ahal izango dute bazkideek.