Mankomunitateak egunotan banatu du etxez etxe erabilitako pilak nora eraman jasotzen duen esku-orria. Elgetan sistemara atxikitako bost puntu daude; Ana liburu denda, Herri eskola, Irama, Udala eta Ugari.
Mota guztietako pilak
Puntu horietan mota guztietako pilak jasotzeaz gain (alkalinoak zein botoi-pilak) bateria txikiak ere hartzen dituzte. Esaterako telefono mugikorrenak edo kamerenak. Mankomunitateak jakinarazi du, gainera, komeni dela pilak eramateko erabili dugun poltsa ere zabor arruntera ez botatzea kutsatuta egon daiteke-eta.