Enpresatik ziurtatu dutenez, behin-behineko neurria da, eta automobilgintzaren sektorean eskarien kopurua jaitsi egin delako abiatuko dute. Espedienteak iraungo duen 9 hilabete horietan, lantegien jarduera %45-55 murriztuko da. Espedientea ez diete ezarriko iaz erretiro plana sinatu zuten langileei (400 dira).
Astearte honetan Bilbon egindako bileran, kaltetutako langileei soldataren %90 ordaintzea proposatu du zuzendaritzak. Hori bai, gaueko eta jaiegunetako lanaren plusak ez dituzte kenduko.
EAEren kasuan, Sidenorrek bost lantegi ditu Basaurin, Gasteizen, Azkoitian, Legazpin eta Elgetan.