Energia berriztagarriak zela funtzionatzen duten bertatik bertara ikusten izan dira eskolako neska-mutikoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko apirilaren 23a

Parke eoliko bat, zentral hidroelektrikoa bat eta eguzki plaken instalazio bat ikusten izan ziren, atzo, eskolako 65 neska-mutiko.

Agenda 21 programaren barruan energia berriztagarrien gaia lantzen ari dira Herri eskolan. Ikasgeletan ikasitakoa oso garrantzitsua da, baina energia iturri horiek praktikan zelan funtzionatzen duten ikustea oso aberasgarria izan da neska-mutikoendako.
Lau urteko gelako umeekin hasi eta eskolako ikasle guztiek egin zuten eguenean txangoa.

Parke eolikoan, lehenengo

Guztiak izan ziren Langraizko parke eolikoan. Haur Hezkuntzakoak, gero, Landara joan ziren bazkaltzera. Lehenengo Hezkuntzako neska-mutikoek, aldiz, Araiako zentral hidroelektrikoa eta eguzki plaken instalazioa ikusteko aukera izan zuten.
Orain, ikasgelan txangoan ikusitakoa lantzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak