Energia aurrezteko lanak bost eraikinetan egiten dihardute

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urr. 13a, 13:15
Obra horiek eraikinak isolatuko dituzte termikoki beroa irten ez dadin eta horrek bizilagunen energia kontsumoaren fakturan eta erosotasunean lagunduko du. Horretaz gainera, kondentsazioaren eraginez sortzen diren hezetasun multzoak desagerraraziko dituzte Suradesaren esanetan.

Salbador kaleko 30. atarian eta Torrealdeako 7., 8., 9. eta 10. atarietan energia aurrezteko isolamendu termikorako lanak burutzen dihardute.

2007an ipini zuen martxan Suradesa erakundeak fatxaden isolamendua eta birgaitzea helburu dituen proiektua. Foru-laguntzak ere lortu zituen Debagoieneko etxebizitzetan lan horiek burutzeko, 140.500 euro hain zuzen ere. Elgeta da Debagoienean eskaera gehien egin dituen herria. 

Lana lau fasetan

Proiektua lau fasetan gauzatzen da. Lehenengo eraikinaren egoera energetikoaren aurretiazko azterketa egiten da. Hortik abiatuta hobetu beharreko puntuak jasotzen dituen proiektua egiten da. Hirugarren fase batean proiektuan zehaztutako isolamendu termikorako obrak gauzatzen dira eta, azkenik, tenperatura eta hezetasun datuak berriz ere biltzen dira lehenengo fasean jasotako datuekin alderatzeko eta energia aurrezpenaren inguruko konparazioa egiteko guztietan.

Urte amaierarako amaituta

Elgetako kasu denetan fatxadak egokitu eta isolamendu termikoa eskaintzen duten xafla berezi batzuk ipintzen dihardute. Beharginek lanean dihardute eta asmoa da bost eraikin horietan urte amaierarako lanak  amaituta egotea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak