Energia aurrezteko diru laguntzak emango ditu Diputazioak

Arritxu Barruso 2008ko api. 1a, 19:21
Ibarreko etxebizitzetan energia aurrezteko Gipuzkoako Diputazioak diru laguntzak emango ditu. Suradesak tramitatutako diru laguntzak dira. Lau eraikin sartu dira, oraingoz, proiektuan. Eraikin hauek, hotza eta hezetasunetik babesteko, isolatu egingo dituzte, fatxadan kapa berri bat ipiniz.


Proiektu honi esker, eraikinak termikoki isolatu egingo dira. Hau da, fatxadei kapa berri bat erantsiko zaie, hotza eta hezetasunetik babesteko. Energia aurreztea da lan horien helburua, baina baita aurrezten duten energia kopurua neurtzea ere. Hori horrela, proiektuak lau fase izango ditu: Eraikineko tenperatura eta hezetasun maila neurtuko dituzte lehenengo. Horren arabera, proiektua garatuko dute, gero. Ondoren lanak egingo dituzte, hau da, fatxadan kapa berri hori ipiniko dute.


Aurreztutako energia kopurua jakiteko berriz, neurtuko dituzte aurrez jasotako datuak. Proiektu hau Elgetako Salbador kaleko 30. zenbakian, Torrealde kaleko 7, 8, 9 eta 10 zenbakietan eta Domingo Iturbe kaleko 3. zenbakian gauzatzen ari da. Baita ere, Aretxabaletako Santa Kruz kaleko 16 eta 18 zenbakietan.

Elgetako Domingo Iturbe kaleko 3. zenbakiko etxebizitzetan dagoeneko egin dituzte lanak eta amaierako datuak neurtzea besterik ez da falta. Elgetako beste bi etxebizitzetan proiektua idazten dihardute eta Aretxabaletakoak laster energia aurrezteko lanei ekingo diote.

Ekimena Suradesak sortu eta bultzatu du 30 urte baino gehiagoko etxebizitzetan edo isolamendu sistema egokiak ez dituztenetan jarduerak bultzatzeko. Diputazioak diru laguntzak emango ditu horretarako, Debagoienean, guztira, 140.500 euro. Diputazioaren laguntzak eraikin osoari joango dira zuzenduta eta ez etxebizitza bakoitzari. Eusko Jaurlaritzak ere ematen ditu diru laguntzak. Europako Batasunetik ere emango dituzte diru laguntzak, baina maiatzera arte ez da jakingo ze diru laguntza emango duen.  Eraikina termikoki isolatzean datza. Eraikin osoa, eta ez etxebizitza bakoitza. Eraikinari beroki bat jartzea litzateke, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak