Emilio Mandaluniz: "Gustura gelditu naiz erakusketarekin, herriko jende askok ikusi du-eta"

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko aza. 7a, 21:50
Jende gutxik zekien Elgetan Emilio Mandalunizek margotzen zuela. Horregatik, bat baino gehiago zur eta lur gelditu da Espaloian ipini duen erakusketarekin. Durangoko Kurutziaga akademian dihardu ikasten. Erakusketa hilaren 25era arte egongo da ikusgai.

Noiztik margotzen duzu?
Erretiroa hartu nuenean, duela hiru urte eskas hasi nintzen. Aurretik marrazten nuen eta koloreekin proba egitea pentsatu nuen. Gustatzen zait. Astean hirutan joaten naiz akademiara.
Elgeta inguruko margolan asko dituzu erakusketan?
Sarritan joaten naiz ibilalditxoak egitera eta argazki asko ateratzen ditut. Paisaiak ondo egitea oso zaila da. Orain, Urkiola margotu nahian nabil. Amaitzeke jarri dut koadroa erakusketan.

Zelako esperientzia da herrian bertan erakusketa jartzea?
Hasieran urduri, baina orain gustura nago. Jendea harrituta gelditu da. Lehenengo aldia da margolanak erakusten ditudala. Jaso ditudan kritika ia guztiak onak izan dira.

Zer egiten duzu margolanekin?
Alabaren etxean ditut pilatuta momentuz. Hasi berria naiz oraindik. Hobetuz gero, oparitu egingo ditut, akaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak