Emakumeen Birako kronoaren aurkako igoerak Elgetan izango du helmuga

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko ekainaren 2a

Ekainaren 12an, zapatua, jokatuko da. Txirrindulariek 5,9 kilometroko Elorrio-Elgeta igoera egin beharko dute biraren azken aurreko egunean.

Iurreta-Emakumeen Biraren 23. edizioa ekainaren 10etik 13ra bitartean jokatuko da. Zapatuan, Koadrilen eguna ospatuko den egun berean, herrian izango du amaiera kronoaren aurkako 5,9 kilometroko igoerak. Banakako igoera izango da, goizeko 10:00etan hasiko dena.

Antolatzaileen esanetan nazioarteko talderik onenak parte hartuko dute aurtengo lasterketan. Ikuskizuna, beraz, ziurtatuta dago.

Informazio gehiago

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak