Emakumearen egunerako argazkiak bildu nahi ditu Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 21a, 20:13
Emakumeen inguruko argazki erakusketa ipintzeko eskatu dituzte argazkiak. Udaletxera eraman behar dira.

Elgetako udal Gizarte Ongizate saila hasi da martxoaren 8rako ekintzak prestatzen. Argazki erakusketa ipintzeko deialdia egin dute. Herritarrei etxean dituzten argazkiak udaletxera eramateko eskaera egin diete. Argazkiak emakumeekin zerikusia dutenak behar dute. Elgetako emakumeak lanean, paseatzen, karta jokoan, ikastaroak egiten... Denon artean erakusketa polita osatu daitekeela uste dute udal arduradunek.
Argazkiak otsailaren 27rako udaletxera eraman behar dira. Bildutako materialarekin erakusketa ipiniko dute Espaloia Kafe Antzokian martxoko lehenengo astean. Argazkiak sarreran ipiniko dituzte panel handietan. Hil amaierara arte egongo da ikusgai.


Txokolate jana egingo dute
Iaz egin zen moduan, txokolate jana ere antolatuko dute aurten Emakumearen Eguna ospatzeko. Bezperan, martxoaren 7an, egitea aurreikusten dute udaletxetik, 17:00etan hasita. Elgetako emakume guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak