Elurrak goizean goiz sortu ditu arazo larrienak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 8a, 13:23
Uneotan, 12:00ak, Bergarara jaisteko errepidea zabalik dago. Biharko, Euskalmeten iragarpenak 20 zentimetroko elur geruza iragarri du Elgetan.

06:00 hasi da gaur elurra botatzen, baina lehenengo arazoak 07:00etan sortu dira elurra pilatzen hasi denean. 08:30ak bitartean asko bota du. Tarte horretan, errepideak 'erdi moztuta' egon direla adierazi digute udaletxetik.

     "Aldundiaren elurra kentzeko makinak gutxienez hiru bider garbitu du Bergararako bidea ordu eta erdi horretan", esan digu Juan Ramon Irazabalek. "Udalak, berriz, bi izan ditu lanean. Industrialdeari eman diogu lehentasuna, gero Berraondoko industrialdeari. Horiek garbitutakoan, Torrealdea, Domingo Iturbe eta erdiko kaleak garbitu dituzte. Orain, baserrietako bideak garbitzen ari dira. Hori elurra kentzeko makinei dagokionez. Brigadako langileek, berriz, eskolako bidea lehenengo eta erdiguneko espaloiak garbitu dituzte".

Eskolan normaltasuna

Eskolan ere ez da arazorik sortu gaur goizean. Irakasle gehienak garaiz iritsi dira ikastetxera eta normaltasuna da nagusi.

Bihar, 20 zentimetro

Udalak jaso duen iragarpenak horrela dio, bihar 20 zentimetrora arteko elur geruza utzi dezakeela denboraleak. Zapatua izanik, erdiko kaleak garbitzeari emango dio lehentasuna Udalak industrialdean apenas ibiliko delako beharginik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak