Elurra kentzeko bi makina ari dira lanean

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urt. 24a, 13:35
Diputazioaren makina Bergara, Eibar eta Kanpanzarrerako bideak garbitzen ari da. Udalarena, berriz, industrialdea, herrigunea eta baserrietako bideak.

Diputazioaren elurra kentzeko makina gau eta egun ari da lanean. Horrela esan digute Elgetako Udalean. Bergara, Eibar eta Kanpanzarrerako bideak garbitzen ari da beti ere Bergarako bideari lehentasuna emanez.
Udalaren makina goizeko 6:00etan hasi da lanean. Industrialderako sarrera garbitu du lehenengo. Ondotik, Torrealdea moduko auzo aldapatsuak, Eguneko Zentrorako bidea eta baserrietarako bideak Karabieta ingurutik hasita. Makina hau eguerdiko 14:00ak arte arituko da lanean. Beharra sumatuz gero arratsaldean ere lanean jarraituko du.


1.300 kilo gatz

Udalak 1.300 kilo gatz ditu gordeta biltegian. 300 kilo joan den urteko soberakinak dira eta beste 1.000 kiloak urtarril hasieran erosi ziren. Ez da oraindik inor gatz eske joan udaletxera. Dena den, beharra izanez gero biltegiko giltza Juan Ramonek dauka. Eskatu besterik ez dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak