Elur arriskua dela-eta, gomendioak egin ditu Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mar. 3a, 17:24
Elgetako Udalak adierazi du EUSKALMETetik jasotako elur abisua dela-eta, martxan ipini duela elurraren gaineko protokoloa. Autoak behar den moduan aparkatzeko eta Bergararako errepidea erabiltzeko gomendatu du. Udaletxean gatza eta palak eskatu daitezkeela ere gogoratu du.

EUSKALMETetik jasotako abisuaren arabera, elurra egin dezake datozen egunotan. "Abisuan esaten denez", adierazi dute Udaletxetik, "martitzen eta eguaztenean egin dezake elurra. Pilatzea espero den elur-lodierak, hauek: 600 metrotan 10-20 zentimetro eta 200 metrora 0-5 zentimetro".

Prokologoa martxan

Udalak jakinarazi du martxan jarri duela elurraren gaineko protokoloa eta hainbat gomendio egin ditu.

1. Autoa erabili behar duenari Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen zaio. Diputazioak du errepide horretan elurra kentzeko ardura. Argibide gehiagorako: 902 11 20 88.

2. Udaleko makinak auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dute.

3. Autoak behar den moduan aparkatzeko eskatu dute edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.

4. Ataria garbitu gura duten herritarrek gatza eta palak eskatu ditzakete Udaletxean.

5. Urgentziaren bat izanez gero Udaletxera deitu behar da 943 - 76 80 22 telefonora.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak